Titori

Chapter 3

1 Admonestaitzac Principaltassunén eta Potestatén suiet diraden, Gobernadoreac obedi ditzaten, obra on orotara prest diraden: 2 Nehorçaz gaizquiric ezterraten, diraden gudu gabe, moderatu, emetassun gucia eracusten dutelaric guiçon gucietara.

2 Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle.

3 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean,

4 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez:

5 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz:

6 Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura.

7 Hitz segura duc haur, eta gauça hauc nahi diat affirma ditzán, artha dutençát obra onén entretenitzera Iaincoa sinhetsi dutenéc: huná, guiçonen on eta probetchutaco diraden gauçác.

8 Baina questione erhoac eta genealogiac eta contentioneac eta Legueazco iharduquiteac empatchaitzac: ecen probetchu gabetaco dituc eta vano.

9 Guiçon hereticoa behingo eta berrizco aduertimenduaren ondoan iraitzac:

10 Daquialaric ecen eraucia dela halacoa eta huts eguiten duela, bere buru beraz condemnatua delaric.

11 Igor deçadanean Artemas hiregana edo Tychique, diligenta albeitendi enegana ethortera Nicapolisera: ecen han neguären iragaitera deliberatu diát.

12 Zeno Legueco doctora eta Apollo diligentqui guidaitzac, deusen faltaric eztutén.

13 Bada ikas beçate gurec-ere obre onetan emplegatzen necessario diraden gaucetaco, fructu gabe eztiradençát.

14 Salutatzen auté enequin diraden guciéc. Salutaitzac fedez on darizcutenac. Iaincoaren gratia dela çuequin gucioquin, Amen.