Chapter 115
1 Lauda Jauna. Sinhetsi dut; hargatic minçatu içan naiz: bainan ni hainitz aphaldua içan naiz.
2 Ene asalduan erran içan dut: Guiçon guciac gueçurtiac dira.
3 Cer bihurtuco diot Jaunari niri eguin darozquidan guciençat?
4 Hartuco dut salbamenduco uncia, eta dei eguinen diot Jaunaren icenari.
5 Jaunari bere populu guciaren aitzinean bihurtuco diozcat ene botuac:
6 Jaunaren aitzinean preçagarri handi da haren sainduen heriotzea.
7 Oi Jauna, ceren naicen çure cer-bitzaria, çure cerbitzaria eta çure nescatoaren umea, Hautsi ditutzu ene lokarriac:
8 Escainico daretzut laudoriozco sacrificio bat, eta dei eguinen diot Jaunaren icenari.
9 Jaunari bihurtuco diozcat ene botuac bere populu guciaren aitzinean,
10 Jaunaren etcheco lorioan, çure erdian, oi Jerusaleme.
