Psalmoac

Chapter 22

1 Dabiden psalmoa. Jaunac darot hotsematen, etzait deusere escastuco;

2 Non ere baita alhapidea, han nau eçarri. Ur bizcorgarrien aldean haci nau;

3 Bihurraraci du ene arima. Çucembideco bidexquetara erakarri nau, bere icenaren arietan.

4 Ecen ibil banedi ere herioaren itzalpeetan, ez nuque gaitzen beldurric, çu enequin çarelacotz. Çure cigorra eta çure makila dira ene goçagarri.

5 Ene aitzinean xuxendu duçu mahaina, niri indar emateco hestutzen nautenen contra. Olioan gançutu duçu ene burua; ceinen den ederra ene baso hordigarria!

6 Eta çure urricalpena jarraiquiren çait ene bicitzeco egun orotan,

7 Jaunaren etchean eguin deçadan ene egoitza mendeen iraupenean.