Chapter 147
1 Lauda Jauna. Oi Jerusaleme, lauda çaçu çure Jauna; çure Jaincoa lauda çaçu, oi Sion;
2 Ceren harec baititu çure atheetaco cerrapoac hazcartu, eta çure semeac benedicatu çure barnean.
3 Baquea harec eçarri du çure eremuetan, eta asetzen çaitu oguiaren irinic hobeenaz.
4 Harec bere solasa igorcen dio lurrari, eta laster doha haren hitza.
5 Harec ematen du elhurra ardi-ilea beçala eta hedatzen lanhoa hautsa beçala.
6 Igorcen du bere horma ahamenac beçala: norc iraun haren hotzaren aitzinean?
7 Igorrico du bere hitza, eta urtharacico ditu; haren hatsac joco du, eta urac turrustan goanen dira.
8 Harec eçagutarazten ditu bere hitza Jacobi, bere erabaqui eta juiamenduac Israeli.
9 Ez du horrela eguin edocein jendaquiri, eta ez diozcate bere erabaquiac aguertu. Lauda Jauna.
